Landa Etxea | Mélida Hiria | Bardeak Errealak | Interesgarriak Diren Lekuak | Tarifak

LANDA ETXEA

Encarna landa etxea, Melidan ( Nafarroa ) aurkitzen da, Bardenas nº 3 kalean.

Etxea 6 pertsonentzako ahalmena dauka.

 

Etxearen edukiera:

• 3 logela bikoitza (bi, senar-emazte ohearekin eta beste bat, bi ohe indibidualekin).

• Sukaldea, guztiz hornitua.

• Egongela haundi bat.

• Bainugela.

• Berogailu zentrala.

• Lorategia, patioa, terraza eta bi kotxeentzako garajea.

• Barbakoa.

• Maindire eta toalla jokoak.

• Umeentzako jokuak, Bidaia sehaska.

• Telebista, DVD, musika ekipoa

• Ez dira animaliak onartzen

KAMPOALDEKO DESKRIBAPENA

Bi solairuko etxea:

Lehenego solairuan bizitokia aurkitzen da.

Bigarren solairuan berriz, bakarrik terraza haundi bat dago.

 

 

 

Bardenas kalean, zenbaki bakotiak dauden aldean, lehenengo etxea da.

Etxearen bi aurrealde kampoaldera begira daude eta beste biak etxearen eremu pribatura begira.

Sol kaleari begira dagoen aurrealdean etxabe bat dago, hau ezingo da erabili, jabeak erabiltzen baitu.

ETXEAREN BARRUALDEKO DESKRIBAPENA

Bardenas kalearen ate nagusitik sartzen da etxera, hor harreralekua egongo da. Hemendik pasabidera joaten da, hau etxearen erdigunea izanen da.

Pasabidearen bukaeran 10,56m2-ko logela aurkitzen da, senar-emazte ohearekin.

Barnebidearen ezker aldean beste bi logelak aurkitzen dira, lehenengoa 10,20m2-ko logela, baita ere senar-emazte ohearekin, bigarrena 10,56m2 ditu eta 1,05m-ko bi ohez osatua.

Pasabidearen eskuin aldean hiru ate daude. Ezkerraldetik hasita, lehenegoa 14,33m2-ko sukaldea da, bigarrena 4,52m2-ko bainugela eta azkenik, hirugarren atea 19095m2-ko egongela.

Landa etxea 6 petsonentzako gaitasuna dauka.

81,42m2-ko azalera erabilgarria.

 

 

 

 

 

ETXARTEAREN DESKRIBAPENA

“L”itxura dauka eta etxearen bi aurrealde inguratzen ditu.

50m2-ko orubea parkin bezala erabiltzen dena.

Ezkerrerantz biratuz gero 125m2-ko lorategia aurkitzen da.

Etxearen izkin batean eskailerak daude, hauetatik sukaldera ailegatzen da.

 

Harresira finkatuta beste eskailera bat dago, bigarren solairuko terrazara ailegatzen dena.

Lorategia eta parkinaren artean 25m2-ko biziteki bat dago, “Txokoa” izendatzen dena.

Zencarna landa etxearen argazki gehiago ikusteko, hemen sakatu.